Nepal lagunduz

Txantxiku ikastolak, Nepalen izandako lurrikara dela eta, Oñatin sortu den Nepal Lagunduz taldeak ostiral honetarako antolatu duen jaialdira gonbidatzen zaituzte.
Jaialdian, Nepali buruzko diaporama bat ikusteaz gain, nepaldar talde batek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izango duzue.  Jaialdia 18:30ean hasi eta 21:00ak inguruan bukatuko da.  
Hurbildu  gaitezen plazara eta adieraz diezaiogun elkartasuna Nepalgo herriari!