Klikmetroak, Egin Zure Metroa

Kilometroak 2015aren barruan aurkeztu zaigun KLIKMETROAK ekimenak inklusibitatearen aldeko metro birtuala egitea proposatzen digu. Udarregi Usurbilgo Ikastolak osatu duen zirkuitu birtualari ahalik eta bira gehien ematea da helburua.

Erronka birtual hau benetako beharrizan baten laguntza eskaera dugu. Klikmetroak egitasmoak bi atal ditu. Batetik, zirkuitu birtualean, norbanakoak metro bat egiten du mezu bat idatziz. Zeregin hori erabat DOAKOA da, bi minutuan egin daitekeena. Bestetik, norbanakoek egin dituzten metroei babesleak aurkitzen zaizkie, hau da, komertzio, enpresa... batek ordaindu egiten du zirkuitu birtual horretan norbanakoek egin dituzten metroen babesle moduan agertzeko. Beraz, Klikmetroak bi zutabetan oinarritzen da, NORBANAKOAK eta BABESLEAK.

Egitasmo horren barruan zuengana NORBANAKO gisa parte hartzeko eskatuz zuzentzen gara. Bai ikastolako ikasleena, langileen eta baita zuena, gurasoona ere. Klikmetroak egiteko prozedurari dagokionez, metroa egiteko jarraitu beharreko pausuak klikmetroak.kilometroak.eus atarian dituzue eskuragai.

Etiketak: