Hezkuntza Mahaiko Hitzaldia

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeok eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatu dugun lan-mahaiak honako saio hau antolatu du Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoentzat:

Gaia: GURASOEN JARRERA ETXEKO LANEN AURREAN. Gure seme-alabek eskola orduz kanpo astero denbora tarte bat etxerako lanak egiteari eskaintzen diote. Hitzaldiaren helburua gurasoei etxerako lanen aurrean izan beharreko jokabidearen gainean orientabidea ematea da.

Dinamizatzailea: Ana Sanz, Psikotek (Tailerra EUSKARAZ jorratuko da).

Eguna: Urriaren 20a

Ordua: 18:15ean.

Lekua: Bidebarrieta, 18 (Erabilera Anitzeko Gela)

Tailerrean parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako bi bide hauetako bat balia dezakezue:

  • Posta-e: ainhoa@oinati.net
  • Telefonoa: 943 03 77 00 (Ainhoa Moiua)
  • Izena emateko epea urriaren 16an, egubakoitzean, amaituko da.

OHARRA: ZAINTZA ZERBITZUA eskainiko da Txaloka udal ludotekan hala eskatzen dutenentzat.