Nafarroa Oinezerako Autobusa

Urriaren 18an Nafarroako Ikastolen jaia ospatuko da Baztanen. Aurten ere, familian, zein lagunartean, egun paregabea pasatzeko deia luzatu nahi dizuegu. Jarraian bertara joateko autobusaren inguruko informazioa zehazten zaizue.
Txantxiku Ikastolak Nafarroa Oinez 2015 jaira joateko autobusa antolatuko du. Agian, ordutegian aldaketa txiki batzuk egon daitezke. Baina jakinaraziko zaizkizue.
  • Prezioa: 11 €
  • Txartelen erosketa: Txantxiku ikastolako idazkaritzan urriaren 14a, EGUAZTENA arte.
  • Irteera: 8:45 Arrasate, 9:00 OÑATI autobus geltokian (Posta bulegoaren aurrealdean), 9:15 Bergara.
  • Itzulera: 19:00etan Elizondotik abiatuko da autobusa.
OHARRA: Adin txikikoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute eta beraiekin arduradun bat joan beharko da.