Errigorako Saskiak Salgai

Beste urte batez bat egin dute Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen elkartea eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina aurkezteko. Tokiko produktuen saskia saltzeaz gain, bertako irabazien portzentaje bat, Erriberako euskararen aldeko proiektuetara bideratzen da. Zehatzago esateko, aurtengo diru ekarpena ondorengo hiru proiektuetara joango da:

  • Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera
  • Erriberako AEKra
  • D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara

Saskiaren eskaria hemen klikatuta edota Txantxiku Ikastolako idazkaritzan egin dezakezue gaurtik hasita azaroaren 6a bitartean. Saskiaren salneurria: 50 euro da (saski berak merkatuan erosita 50 euroko salneurria dauka, alabaina, herritarren lan boluntarioa dela medio, euren kasuan %25a euskararentzat izatea lortzen dute). Orain arteko kanpainetan, euskararentzat 300.000 euro biltzea lortu da. Guztion esku dago zifra hau potolotzen joatea. Izan ere, Errigora zerbait bada, ehunka lagunen borondatezko lanari eta ilusioari esker da. Auzolanari esker.

Etiketak: