Inauteriak 2016

Otsailaren 5ean, ospatuko ditugu inauteriak. Hementxe duzue aurtengorako osatutako egitaraua. Zatozte gurekin batera inauteriak ospatzera!

Haur Hezkuntzakoak ikastolako jolaslekuan jai-giroan ibiliko dira: musika, dantzak... Horrez gain, 15:15a aldera ikastolako haurtzaindegiko atetik irtenda, kalejiran plazaraino joango gara, bertan bueltatxo bat eman eta jarraian ikastolako jolastokira itzuliko dira Amaia Txintxurreta DJ-ak gure txikientzako musika emanaldiarekin gozatzeko.  

Lehen Hezkuntzakoak, berriz, musika eta dantzekin herriko kaleak girotuko dituzte. Kalejira arratsaldeko 15:00ak aldera ikastolatik abiatuko da, 16:15ak aldera herriko plazan bukatzeko. Aurrez ikusi dugun ibilbidea honako hau da:

 IKASTOLA – BIDEBARRIETA – MOTXON – ULTZEGIN – ARANTZAZUKO AMA – KALE BARRIA – PLAZA.  

16:30etik aurrera, ikastolako patioan Amaia Txintxurretarekin dantzaldia izango dugu eta bertaratzen garen guztiontzat txokolatea dastatzeko aukera izango dugu. Animatu eta zatoz gurekin dantzatzera!

OHARRA: Eguraldi txarra egingo balu Haur Hezkuntzako ikasleak Ikastolan geldituko lirateke eta Lehen Hezkuntzako ikasleen ekintzak Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan egingo ditugu.

Etiketak: