Gure Ikasleak Bertso-Paper Lehiaketan

Gure ikasleek Oñatiko bertso-eskolak antolatutako bertso-paper lehiaketan parte hartzeaz gain, sarituak ere izan dira. Urtarrilaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Gaztelekuan  bertso-paper irabazleak izan zirenek sariak jaso zituzten. Oñatiko bertso-eskolako ordezkariak diren Iñaki Olalde eta Mirari Sagarzazu, Jon Martin bertsolariarekin batera bertan izan genituen sariak banatzen..

DBH eta Batxilergo sailean: bigarren sariduna Aitor Tatiegi eta hirugarrena Malen Osa izan ziren. LHn, berriz, lehenengo saria Izeia Ibabe eta Claudia Vazquez-entzat izan ziren, hirugarrena Maider Molinerorentzat, laugarrena Markel Barrenarentzat eta bosgarrena Ane Murguzurrentzat.

ZORIONAK BAI IRABAZLEEI, BAITA PARTE-HARTZAILEEI ERE!!!!

Oso ospakizun hunkigarria!!!