Zuzenbideko Ikasleak

Otsailak 11n, Batxilergo 2. mailako ikasleok, Zuzenbidean lantzen ari ginen Unitate didaktikoaren jarduera zela eta, Bidebarrieta kalean dagoen Oñati Udaleko Enplegu Zerbitzuaren bulegoan izan ginen. Bertan Unai Kortabarria  teknikariak zerbitzuaren inguruko azalpenak eskaintzeaz gain, gure galderak ere erantzun zituen. Mila esker Unai, eskaini zenigun tarteagatik eta gurekin izan zenuen begiruneagatik.

Etiketak: