Irakurketa maratoia eta JUUL bozketa oso giro alaian ospatu ziren

Irakurzaletasuna sustatzeko jorratu ditugun bi ekimen horietan ikastolako kideon (ikasle, guraso, langile...) parte hartzea azpimarragarria izan zen Martxoaren 27an, gure ikastolan ere JUUL hauteskunde literarioen 16. edizioa ospatu zen. JUUL bozketan LHko mailetako ikasle guztiek parte hartu zuten. Hona hemen boto gehien jaso zituzten ipuinak eta idazlea:

       1. eta 2. mailan: "Parke Bakartia" Antton Kazabon idazlearena.
       3. eta 4. mailan: "Komunean galtzen naiz" Leire Bilbao idazlearena.
       5. eta 6. mailan: "Feli eta Filo" Antton Kazabon idazlearena.
       Liburuen ilustratzaileen artean aukeratuena Jokin Mitxelena izan zen.

JUUL kanpainaren barnean, irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, hainbat jarduera burutu genituen: egun horretan egindako eskulanak eta, bereziki, IRAKURKETA MARATOIA. ZORIONAK ANTOLATZAILEOI ETA PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI ! ! !