Gurasoak gelan

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak DEBAGOIENA eskualdea aztertzen ari dira Txanelako lehenengo unitate didaktikoan. Mapa artean murgilduta daude ia egunero (Iparraldea, Hegoaldea...). Hau guztia dela eta, joan zen ostiralean, urriak 14, ikastolako gurasoa den  Asier Osinagaren bisita izan zuten gelan. Berak mendiko orientazio probetan hartzen du parte eta iparrorratzaren eta mapen erabileraz aritu zitzaien. Horrela, ikasleek beste kirol interesgarri bat ezagutu zuten eta baita ikasten ari diren gaia osatu ere. MILA ESKER hemendik Asier, oso-oso interesgarria izan zelako zure azalpena.

 

Etiketak: