Korrika badator!

Atzo hasi zen Otxandion Korrikaren 20. edizioa eta hurrengo zapatuan (apirilak 8) igaroko da Oñatitik. Txantxiku Ikastolak honako bi kilometro hauek erosi ditu: 2293. kilometroa (Bidaurretatik Etxaluze ingurura) eta  2295. kilometroa (Otadui zuhaiztitik Ulma Eraikuntzak ingurura). Jantzi zapatilak, Lekaixoka! zapia eta bat egin Korrikarekin!!

KORRIKA TXIKIA. Apirilaren 7an

HAUR HEZKUNTZAn

  • Haur Hezkuntzako 0 eta 1 urtekoak: eguna Ikastolako jolaslekuan ospatuko dute. 
  • 2 urtetik hasi eta 5 urte artekoak: goizeko 10:30ean herriko plazara abiatuko dira eta bertan markatuta izango duten zirkuituaren biran egingo dute atxintxika.  

LEHEN HEZKUNTZAn

Herriko gainerako ikastetxeekin elkarturik, kale ezberdinak hartzen dituen zirkuituan egingo dute atxintxika, lekukoa txandatuz. Arratsaldeko 14:45ean elkartuko dira plazan eta hasiera 15:00ak aldera emango diote.

HERRI MAILAN, 16:30etatik aurrera

  • 17:00etan Txokolatada, Foruen Enparantzan
  • 18:30ean  Buruhandiak eta Erraldoiak

Etiketak: