Elkarbizitza taldeko kideek antolatutako ikastaroa

Aurpegiak margotzeko tailerrak izan zuen arrakastaren ostean, baserritar jantzia eta buruko zapia nola jarri ikasteko aukera izango dugu

Maiatzaren 7an, arratsaldeko 18:30ean, ikastolako aretoan (San Juan, 1) Elkarbizitza taldeko kideok antolatuta, baserritar jantzia eta buruko zapia "fundamentuz" nola jantzi edo jarri behar diren irakasteko ikastaroa antolatuko da.

Saioari behar bezalako etekina ateratzeko behar den materiala (arropa, zapi, gantxo...) ekartzeaz gain, norberaren seme-­alaba bertan egotea ere komeni da. Ikastaroa Idoia Irazabalek, Saioa Altubek eta Itsaso Egañak emango dute. Anima zaitezte!!!