"Euskaraz Bizi Nahi Dut" kamisetak

“Euskaraz bizi nahi dut” ekimenak helduentzako eta haurrentzako kamiseta berriak jarri ditu salgai. Bertatik lortutako dirua euskararen aldeko ekimen honen biziraupenerako eta bertatik bultzatzen diren proiektuak aurrera eramateko bideratzen da. Azaroaren 9a izango da kamisetak eskatzeko azken eguna. Kamiseta bakoitzaren prezioa 10€koa da eta hurrengo loturaren bitartez egin dezakezue eskaria.