Konfiantzaren Pedagogiari buruzko mintegia guraso guztientzat

Dakizuen moduan, iazko ikasturtean Konfiantzaren Pedagogian oinarritutako IXUTU proiektua martxan jarri genuen Haur Hezkuntzako etapan. Poliki-poliki pedagogia eredu berritzaile hau gainontzeko etapa guztietara ere zabaltzen hasiko gara, baina zer da Konfiantzaren Pedagogia? Azaroaren 22 eta 29an ikastolako guraso guztiei zuzendutako saioak antolatu ditugu. Bertan pedagogia eredu hau gertuagotik ezagutzeko aukera izango duzue eta bere oinarriak landuko ditugu: Zer da konfiantza? Nondik elikatzen da Konfiantzaren Pedagogia? Zer suposatzen du gure egunerokotasunean?

Era honetako galderak eta zalantzak argitzen saiatuko gara guztion artean. Mintegia era parte hartzailean dinamizatuko da. Ez da beharrezkoa izena ematea baina espazioaren kudeaketa egokia egin dezagun, komenigarria da idazkaritzan etortzeko asmoa duzuenok aditzera ematea; horretarako ohiko bideak erabil ditzazkezue, hau da, ikastolara deitu (943 78 12 04) edo txantxiku@ikastola.eus helbidera idatzi.