Abenduak 3: Euskararen Eguna

Euskararen Eguna: zergatik abenduaren 3an?

1552ko abenduaren 3an Xabierko Frantzisko hil zen eta, kondairak dionez, hil aurreko azkenenko hitzak bere ama hizkuntzan esan zituen, hau da, euskaraz. Eta 1949 urtean Eusko Ikaskuntzak abenduaren egun hau ezarri zuen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Azkenik 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionlizatu zuten.

Txantxiku Ikastolak, herriko beste eragileekin batera, hainbat ekintza antolatu ditu Euskararen Eguna ospatzeko eta hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Albiste honen azpian daukazue egun horretako egitaraua.

ANIMA ZAITEZTE, EUSKARAK MEREZI DU ETA!!!