Caritasen jarduna ezagutzen

Abenduak 15ean, Berta Etxegoien 4. mailako ikasleongana etorri eta Oñatiko Caritas erakundean egiten duen lanez hitz egin zigun. Caritasekoek, hainbat arrazoi tarteko, beharrean dauden herritarrei eta etorkinei laguntza ematen dietela jakinarazi zigun. Bertak azpimarratu zigun laguntza hori ez dela mugatzen arlo ekonomikora. Izan ere, zenbaitetan beharrean dauden horiekin egote eta hitz egite soilarekin babes eta laguntza aparta eskaintzen zaie. Horrez gain, Elkarzabal proiektuaz ere hitz egin zigun. Oso ekimen interesgarria iruditu zitzaigun (ikus www.elkarzabal.com). 

Mila-mila esker Berta Caritasen izaten dituzuen bizipenak eta bertan egiten duzuen lanak gurekin partekatzeko tartea hartzeagatik.

ARGAZKIAK

Etiketak: