"Zabor gabe, bizitza hobe!" leloaren irabazleak sariaz gozatzen

DBH 2A gelako ikasleok, iaz Arrasateko ingurumen eskolan irabazitako sariaz disfrutatu genuen pasa den astean. Guk asmatutako "Zabor gabe, bizitza hobe!" leloa izango da aurtengo kanpainan erabiliko dena, hain zuzen ere. Sariari esker, hainbat gauza egin genituen, tartean Epeleko araztegia eta konpost planta bisitatu eta, bazkaldu ondoren, Alluitz Naturan artilea landu eta ardiekin gozatzeko aukera izan genuen.

ARGAZKIAK

Etiketak: