Eleanitz proiektuak 25 urte

50. urteurrena betetzen ari garen honetan, Eleanitz proiektuaren 25. urteurrena ere ospatu nahi dugu eta horretarako mahai-inguru bat egingo dugu ekainaren 16an arratsaldeko 18:30ean Kultur Etxeko zinema aretoan. Eleanitz proiektua aitzindaria izan zen Ingelesaren irakaskuntzan eta Txantxiku Ikastola proiektu honetan parte hartu zuen lehenengo ikastoletako bat izan zen.  Kultur Etxean ospatuko den ekitaldian, proiektuaren sortzaile eta sustatzaile izan ziren pertsonek parte hartuko dute eta gaur egun, ikastoletan zein beste herrialdetako ikastetxe batzuetan indarrean dagoen proiektu arrakastatsu honen inguruan jardungo dute.

Etiketak: