Euskararen Eguneko ospakizunak

Geurean bihar, abenduaren 1ean, ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Ekintza ezberdin ugari izango ditugu: txikienek Argitxo iratxoaren bisita jasoko dute, Lehen Hezkuntzako ikasleek ekintzaz beteriko eguna izango ute, DBH-koek TTAK taldeak antolatutako ekintzetan parte hartuko dute Gaztelekuan eta Batxilergokoak "Hozkailua" antzerki obra ikustera joango dira Santa Ana antzokira.

Gogoratu, Euskaraz gau eta egun, bihar etzi eta etzidamu! Euskarak 365 egun!

EGITARAUA IKUSI