Marijo Etxegoienekin solasaldia Azaroaren 25aren harira

Pasa den egubakoitzean, azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren aurkako egunarekin bat eginez, Marijo Etxegoien 4. mailako ikasleongana etorri eta hainbat konturi buruz hitz egin zigun: EMAKUNDE erakundeak genero berdintasunaren alde egiten duen lanaz, bere zereginaz erakunde horretan, emakumezkook eta gizonezkook gaur egun ditugun rolez eta horrek zenbaitetan eragiten dituen kalteez… Gai horren harira egun horretan  ikusi genuen bideo bat oinarri hartuta, hainbat gogoeta ere egin genituen elkarrekin eta, guk geuk, ikasleok, egunerokotasunean “bizi” ditugun egoerez ere berba egiteko aukera izan genuen. Mila-mila esker Marijo emandako argibide guztiengatik eta gurekin egoteko tarte hori hartzeagatik.

Etiketak: