6. maila

6. mailakoak Denok Bat­ekoekin

denokBat

LHko 6. mailakoak Denok Bat taldekoekin batera hezkidetzan oinarritutako hezkuntza landu genuen. Beste gaien artean, generoen analisia egin eta horrek egunerokotasunean dakartzan ondorioak aztertu genituen. 

Bukatzeko, BERDINTASUNA lelopean txapa lehiaketan parte hartzera gonbidatu gintuzten. Oso gustura aritu ginen lanean, eta nola ez, asko poztu ginen irabazleak izan ginela jakin genuenean. 

6. mailakoen "World Fair celebration"

english

Joan zen astean LHko 6.mailakoek "World Fair celebration" antolatu zuten 5.mailako ikasleentzat. Emanaldi horretan 6.mailakoek sei herrialde eta kultura ezberdinetako (Txina, Mexiko, India, Afrikako mendebaldea, musulmanak eta juduak) ospakizunei buruz informazioa eman zieten ingelesez 5. mailakoei.

6. mailakoak basoa aztertzen

Basoa6maila

Gu sortu ginen enbor beretik... sortuko dira besteak... gaia oinarri hartuta, apirilaren 29an, Natur Eskolan izan ginen basoa ekosistema lantzen. Guardasola, botak eta lupa hartu eta hor abiatu ginen ikerketa lanetan aritzera. Gustura jardun ginen alderdi berriak ikusten, aztertzen eta ikasten.

Hemen argazki bilduma:

RSS - 6. maila-era harpidetu