urteurrena

Txantxiku Ikastolaren 50. urteurrena

txantxiku

Azaroaren 11n 50. Urteurrena antolatzeko lehen bilera egin genuen: 20 langile, 5 guraso eta 3 ikasle-ohi gerturatu ginen. Talde txikietan bildu eta 2016/2017 ikasturtean zehar egin daitezkeen ekintzen zerrenda osatu genuen. Ondoren, talde bakoitzean jasotakoa bateratu genuen talde handian.

50. urteurreneko bilerarako deialdia

urteurrena
Dakizuen moduan, 2016-2017 ikasturtean, Txantxiku Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dugu. Gertaera honek duen garrantzia kontutan hartuta, azaroaren 11n bilera egingo dugu. Bilera honetara ikastolako langile, guraso zein lagunak gonbidatuta daude. Bertan, urte horretan zehar egingo ditugun ekintzak zehaztuko dira, baita, ekintza hauek antolatzeko osatuko diren taldeak ere.
RSS - urteurrena-era harpidetu