bekak

Atzerrian ingelesa, frantsesa eta alemaneko ikastaroak egiteko deialdia

Eusko Jaurlaritzak Ingeleseko, Frantseseko eta Alemaneko ikastaroak atzerrian egiteko agindua argitaratu du. Deialdia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat zuzenduta dago. Eskaera egiteko epea abenduaren 17ra arte, luzatuko da. Beka eskatzeko interesa izanez gero, jar zaitezte harremanetan idazkaritzako Edurnekin.

Ondorengo loturan eskuratu dezakezue aginduaren informazio orokorra.

Hizkuntza Ikastaroen Deialdia

hizkuntza_ikastaroa

Dakizuenez, Eusko Jaurlaritzak ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak atzerrian egiteko deialdia argitaratu zuen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat. Beheko estekan eskuratu dezakezue informazioa eta eskaera orria. Datorren abenduaren 5ean bukatuko da atzerrian Ingelesa, Frantsesa eta Alemaneko ikastaroak egiteko deialdia.

2016-2017 Bekak Dirulaguntzak

bekak

Eusko Jaurlaritzatik aditzera eman digute irailaren 30ean 2016/2017 ikasturteari dagozkion ikasketa bekak eskatzeko agindua argitaratuko dela.

Eskaerak egiteko epea urriaren 1etik 31ra luzatuko da. Beka eskatzeko asmoa duzuenok, ahal den azkarren ondorengo dokumentuak gertu izatea eskatu nahi dizuegu:

Eusko Jaurlaritzako bekak

Dagoeneko irekita dago ohiko diru-laguntzak (eskola-materiala eta jangela) jaso ahal izateko eskaerak egiteko epea. Epe hori azaroaren 12ra arte luzatuko da, eta eskaera egiteko interesa izanez gero, gaurtik aurrera ikastolako bulegoetatik pasa zaitezkete informazio zehatzagoa eta dokumentazioa jasotzera. Bulego ordutegia honako hau da: goizetan 08:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldeetan 14:00etatik 18:00etara.
RSS - bekak-era harpidetu