eskola agenda 21

Eskola Agenda 21eko erakusketa

Maiatzaren 10ean Ikastolako Eskola Agenda 21eko Guraso Taldeak antolatuta, erakusketa bikaina izan genuen aretoan.

Erakusketaren gaia Energia eta Klima Aldaketa izanik oso lan ederrak jaso genituen, denak material birziklatuz eginak.

Eskerrik asko parte hartzaileei!

Oñatiko Eskola Agenda. 2015-2016 ikasturtea

EskolaAgenda21

Oñatiko ikasleek herriaren egoera hobetzeko proposamenak azaldu dizkiete udal agintariei

Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan herriaren egoera aztertu eta mugikortasunaren inguruan aurkitu dituzten arazoak konpontzeko proposamenak aurkeztu dituzte Oñatiko ikasleek. Modu berean, arazo hauei aurre egiteko hainbat konpromiso hartzen dituzte, herria hobetzea denon ardura dela bereganatuz.

Eskola Agenda 21eko Udalbatzarra

EskolaAgenda21

Joan den eguaztenean, maiatzak 25, bukaera eman genion ikasturte honetako EA21eko lanari. BHko eta LHko Ingurumen Batzordeko ikasleok, Oñatiko beste ikastetxeetako ordezkariekin batera, alkatearekin eta Udaleko Ingurumen teknikariarekin bildu ginen. Gure herria jasangarriagoa bilakatzeko konpromiso batzuk hartu eta hainbat proposamen egin genien. Alkateak gure eskaerak arretaz entzun ondoren, esan zigun proiektu batzuk bideratuta dituztela eta besteak ahal duten neurrian bideratzen saiatuko direla.

RSS - eskola agenda 21-era harpidetu