dbh 4 16-17

Argazki Zaharren Erakusketan

dbh4_kulturEtxea

Otsailaren 1ean DBH 4.mailako ikasleek Kultur Etxean Artixak antolatutako Oñatiko argazki zaharren erakusketa bisitatu zuten. Bertan Oñati XX. mendearen hasieran nolakoa zen ikusteko aukera izan zuten. Bestalde, egungo Oñati, lehengoarekin konparatuz, txapelketa batean hartu zuten parte. Mikel Alberdi izan zen gure dinamizatzailea.

DBH 4koak Algorrin

dbh4_zumaia

Ikasleak itsasertzeko harrietan idatzita dagoen milioika urtetako historia ezagutzera joan dira Algorrira. Interpretazio zentroan flysch-ak ulertzeko azalpenak jaso dituzte eta ondoren interes geologikoa  duten gunetara joan dira: Algorri, San Telmo ermita eta Itzurun hondartza.

ARGAZKIAK HEMEN

Lehen Sektorea aztertzen

lehenSektorea

DBH 4. mailako ikasleok azaroaren 10ean Gomiztegi baserria bisitatzeko parada izan genuen. Ainhoa Inzak hango zeregina erakusteaz gainera, Ekonomia eta Ekintzailetza ikasgaiekin erlazionatutako azalpenak eskaini zizkigun, hain zuzen ere. Gazta dastatze ederra egitera ere gonbidatu gintuen eta gozatu genuen. Mila esker, Ainhoa, eskaini zenigun arretarengatik!!!

Boluntariotza lantzen

gizalde

Azaroaren 10ean DBH 4. mailako ikasleok boluntariotza gaia landu genuen Gizaldeko arduraduna den Itxasorekin. Gizartea hobetzeko asmoarekin boluntario lanetan dauden eredu desberdinak aztertu genituen. Esan behar esperientzia oso emankorra izan zela!

RSS - dbh 4 16-17-era harpidetu