lh 6.maila 16-17

Odol emaileekin solasean

Joan zen astean Lehen Hezkuntzako 6. mailako bi geletan Odol Emaileen elkarteko kideak egon ziren beraiek egiten duten lanari buruzko azalpenak ematen. Zirkulazio aparatuari buruzko informazio ugari ere eman ziguten. Oso interesgarria izan zen eta orain ikasten ari garen gaiaren osagarri polita izan da.

6.mailakoak Donostian

lh6_Donostia

Otsailaren 6an Donostiara joan ginen. Goizean Zientzia museoan “Kimikaren magia” tailerrean hartu genuen parte.  Zientzialari gazte bezala esperimentu interesgarri asko egin genuen. Bisita gidatua  medio asko ikasi genuen, eta ondo pasatu ere bai… Azkar-azkar bazkaldu eta,  Txuri Urdin izotz jauregira!!!  Zeinen ondo igaro genuen patinatzen!!!  Pozik bueltatu ginen  denok etxera. Oso egun politta izan zen!!!

IKUSI ARGAZKIAK HEMEN

6. mailakoak Zumaian

zumaia_flisch_lh6

Joan zen azaroaren 21ean, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak Zumaiako flyschara bisitan joan ginen. Algorri taldearen eskutik lehenengo ahozko azalpen bat jaso genuen, eta bideo bat ikusi. Ondoren, flyscha oinez eta itsasontziz aztertzeko aukera izan genuen. Eguraldi ona gozatu eta, asko ikasteaz gain, primeran pasatu genuen!

Irudiak HEMEN

 

RSS - lh 6.maila 16-17-era harpidetu