dbh 2.maila 16-17

DBH 2. mailakoak eskiatzen

Eski irteera 2017

Aurten ere eski irteera egin dugu DBH 2.mailako ikasleak. Astuneko estazioan izan gara. Lau egunetik hirutan eguraldi zoragarria izan dugu; eta hotz handia egin arren, asko gozatu dugu elurraz. Hasierako egunetan zaila iruditzen zitzaigun baina azken egunetarako asko hobetu dugu eta guztia errazago egin zaigu.

Azken egunean eguraldia okertu egin zen, baina elurra mara mara zela ere jolasteko aprobetxatu dugu eta ederki gozatu dugu. Baja batzuk izan ditugun arren orokorrean zoragarri pasatu dugu elkarrekin!

RSS - dbh 2.maila 16-17-era harpidetu