lh 2.maila 17-18

2. mailakoak Oñati Irratian

Komunikazio eta komunikabideen gaiaren harira, egun hauetan Oñati Irratia ezagutzeko aukera izan dugu. Bertako esataria den Mirenek azalpen ugari eman dizkigu eta, amaitzeko, gure abestien grabaketa egin du. Ekoizpena hilak 27an, 11:30ean herriko etxeetan entzun ahal izan zen. Mila esker, Miren, erakutsitako hurbiltasuna eta goxotasunagatik!

2.mailakoak papera birziklatzen

Apirilaren 16 eta 17an, 2. mailako ikasleok Natur Eskolara bisita egin genuen. Bertara iristean zabor pila batekin egin genuen topo, dena hankaz gora zegoen! Gure lehen lana zabor guztia egoki sailkatzea izan zen. Ondoren, zaborrari eta kutsadurari buruzko hausnarketa eginda, papera birziklatu genuen. Izugarrizko esperientzia polita izan zen! Egunkari papera birziklatu eta koloretako paper berriak ditugu orain. Eskerrik asko Natur Eskolako irakasle guztiei!

 

Zein txikia jaio nintzen!

Jaione Urkaregiren etxean zorionekoak dira berriz ere. Hirugarren haurraren esperoan daude. Lehen Hezkuntzako 2. mailakook aukera hau baliatu dugu haurdunaldiari buruz eta haurren jaiotzari buruz genituen zalantza guztiak argitzeko. Eta zenbat zalantza! Eskerrik asko bihotz-bihotzez gurera gerturatzeagatik!

RSS - lh 2.maila 17-18-era harpidetu