dbh 1.maila 17-18

Udalako Natur Eskolara irteera

DBH 1eko ikasleak Udalako Natur Eskolan izan ginen maiatzaren 22 eta 24an. Bertan, sortzen dugun zaborraren inguruan hausnartzeko aukera izan genuen eta egunkari orriak erabilita papera nola egin ere ikasi genuen. Ederto pasa genuen dinamika eta jolasekin!

"Euskal giroan jolasean" ekimeneko beste saio bat

Laugarren urtez jarraian, bailarako ikastolen topaketa ospatu genuen Aranzadi, Arizmendi eta Txantxiku ikastoletako DBHko 1. mailako ikasleok pasa den apirilaren 18an. Aurtengoan Arrasaten elkartu ginen, eta elkar ezagutzeko aukera ederra izan genuen. Eguraldia lagun, egun dibertigarria igaro genuen!

DBH 1.mailakoak Iruñean

Joan den abenduaren 21ean Iruñera joan ginen DBH1eko ikasleekin. Lehenik, Planetarium-era hurbildu eta gure zerua, izarrak, sateliteak eta abar luze bat ikusi genituen, gelan landutako unibertsoaren gaiari amaiera emanez. Ondoren, hiri erdirantz joan eta San Ferminetan zezenek egiten duten ibilbidea egin genuen oinez. Egun polita pasatu genuen, benetan!

ARGAZKIAK

RSS - dbh 1.maila 17-18-era harpidetu