batxi 2 18-19

Batxilergoko 2.mailakoak paintballean

Maiatzaren 22an, 2. batxilergoko ikasleok Lasturreko paintball eremuan izan ginen. Bertan 6. mailako gelatan banatuta hainbat ariketa egin genituen eta primeran pasa genuen.

Ondoren, Debako hondartzara joan ginen. Primeran ibili ginen!

Julie Txakartegi eta Patxi Lostrarekin solasean

Apirilaren 16an Batxilergoko 2. mailako ikasleok Julie Txakartegi eta Patxi Lostrareren bisita izan genuen. Euskaldun jatorriko bikote hau EE BB eta Euskal Herria artean bizi denez, bi herrialdeen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak azaldu zizkiguten.

Unai Kortabarriaren bisita Batxilergo 2.mailan

Batxilergoko 2. mailako ikasleok Administrazioan lantzen ari ginen unitate didaktikoaren jarduera zela eta, joan zen apirilaren 8an, Oñati Udaleko Enplegu Zerbitzuko Unai Kortabarriarekin Ikastolan egoteko aukera izan genuen.

Enplegu teknikariak zerbitzuaren inguruko azalpenak eskaintzeaz gain, gure galderak ere erantzun zituen. Mila esker Unai, eskaini diguzun tarteagatik eta gurekin izan duzun begiruneagatik!

Enpresaren ekonomiako ikasleak udaletxean

Batxilergoko 2. mailako Enpresaren Ekonomiako ikasgaiko ikasleok martxoaren 13an Udaletxean izan ginen. Udal Kontuen gaia daraman Paskual Elustondok eta Mikel Biain alkateak, besteak beste, Oñatiko Udalak nondik lortzen dituen diru-sarrerak eta horiek non gastatu eta inbertitzen dituen azaldu digute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Paskual Elustondo eta Mikel Biaini eskaini ziguten tarteagatik eta eman zizkiguten azalpen guztiengatik. Mila esker!

Antsietateari aurre egiteko ikastaroa Batxilergo 2.mailan

Batxilergoko 2. mailako ikasleok Bidane Barrutia, Txantxiku Ikastolako psikologoarekin, azterketen aurrean izan dezakegun antsietatea kontrolatzeko gomendioak eta estrategiak ikasi eta landu ditugu.

Eskerrik asko Bidane!

Eider Anduagarekin solasean

Azaroaren 30ean Batxilergo 2.mailako IKT-ko ikasleok gure ikastolako ikasle ohia den Eider Anduagaren bisita jaso genuen. 
Informatikako ikasketa desberdinen inguruan bere esperientzia nolakoa izan den eta ikasketak eta lana nola uztartzen dituen azaldu zigun. Gelan ikusitako hainbat kontzeptu lan munduan kokatzeko baliagarria izan zitzaigun bere solasaldia. Mila esker Eider zure bisitarengatik!

Batxilergo 2.mailako ikasleen irteerak

Joan zen azaroaren 28an Batxilergo 2. mailako Administrazioa, Psikologia eta Teknologiako ikasleok, Donostia eta Oñatira irteerak izan genituen.

Donostian, Administraziokoak, Justizia Jauregiko lau epaiketatan egon ginen eta, Javi Perez oñatiar abokatuaren laguntzari esker, bertako eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko sailak hurbiletik ezagutu eta aurrera eramaten diren jardueren azalpenak jasotzeko aukera izan genuen.

Batxilergoko 2.mailako ikasleak Bidane Barrutiarekin

Batxilergoko Psikologiako ikasleok, Txantxiku Ikastolako psikologoa den Bidane Barrutiaren bisita izan genuen. Benetan gustura aritu ginen solasean eta eskerrak eman nahi dizkiogu denon partez eskainitako denborari.

Batxilergoko ikasleak Berlinen izan dira

Aurtengo ikasturtean Batxilergo 2.maila egingo duten ikasleak Berlin izan dira aste honetan zehar ikasbidaian. Alemaniako hiriburuko toki esanguratsuenak ezagutzeko aukera izan dute; besteak beste harresiaren zatirik koloretsuenak, Brandenburgoko atea, Holocaustoaren memoriala, Parlamentuko kupula eta Sachenhausen-eko kontzentrazio-esparrua bisitatu dituzte. Ikastolan igaroko duten azken ikasturtea indarrez hasteko modu ezin hobea!

RSS - batxi 2 18-19-era harpidetu