hh 5 urte 18-19

Joan zen astean, ekainaren 6an, 5 urteko neska-mutikoak San Martin egoitzara joan ginen, bertako aiton-amonei bisita egitera. Ikusle jatorrak izan genituen. Gustora aritu ziren gure dantzak ikusten eta gurekin kantuan. Hurrengoan ere, gonbidatzen bagaituzte, gu joateko prest!

Maiatzaren 29an gure ikastolako guraso den Iñigo Gabilondoren bisita izan genuen. Bere lanbidea dela eta, itsasoan ibiltzen denez, kontu bitxi eta jakingarri asko azaldu zizkigun, baita ikasgai garrantzitsu bat eman ere: “Gure itsasoak zaindu behar ditugu”.
Eskerrik asko Iñigo zure azalpenengatik.
Asko ikasi dugu!

5 urteko ikasleok ikasturte bukaerako txangoa egin dugu Kortezubin dagoen Basondo parkera. Inguruko basabere nagusiak zaintzen dituzte bertan: orkatzak, basurdeak, oreinak, bisonteak, otsoak, katamotzak, hontzak, saiak, ostrukak… Eguraldia lagun, ederto pasa dugu eguna!!!

5 urtekoak, elikadura osasuntsuaren garrantziaz ohartu eta jabetu guran, hainbat jarduera egin ditugu: San Martingo baratzak bisitatu, Maite nutrizionista gonbidatu, elikaduraren piramidea osatu, marrubi goxuak prestatu eta dastatu ...  

Zenbat ikasi dugun! Eta zein ondo pasatu dugun!!! UMMM !!! Zein marrubi goxuak!

Pasa den astearte eta asteazkenean Haur Hezkuntzako 5.mailako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleok ipuin kontaketa izan genuen ingelesez. Espazioa exploratzen ibili ginen, kohete batean, Lara eta Benny extralurtarrekin batera! Bidean planeta ezberdinak ezagutu genituen, kohetea apurtu eta Lur planetara iritsi ginen arte! Eskerrak mekaniko onak aurkitu genituela, kohetea konpondu eta BLAST OFF!

Cribble gure planetara bueltatu ginen eta, pozaren pozez, han ibili ginen dantzan eta kantuan!

Aurten “ Euskaraldia” dela eta Ahobizi eta Belarriprestekin batera hainbat jarduera aurrera eraman ditugu: alde batetik LH 5. mailako ikasleak gonbidatu genituen, beraiek sortutako bi bertso abestera, eta bestetik, Joseba Lasagabaster, guraso bertsolaria etorri zen gurekin bertsoetan jardutera. Aldi berean, Herri Kirolen inguruko proiektu bat gauzatu genuen eta horretarako; alde batetik, Jone Elorza, sokatiran profesionala, gurekin egon zen kirol honen inguruko azalpenak emate, eta bestetik, Herri Kiroletako jaialdi batekin amaiera eman genion proiektuari.

Udazkeneko egun zoragarri bat aprobetxatuz, arratsalde pasa irten ginen zuhaitzak behatzeko, udazkeneko koloreaz gozatzeko, hostoak batu eta orbelarekin jolasteko, EDERKI PASATU GENUEN!!!

2 URTEKOEN ARGAZKIAK

3 URTEKOEN ARGAZKIAK

Danborra zintzilik, makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, danbor hotsez gozatu genuen ostiral goiza beste urte batez. Aurten, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleak izan ziren parte-hartzaileak.

ARGAZKIAK

RSS - hh 5 urte 18-19-era harpidetu