lh 5.maila 18-19

5. mailako ikasleak gure arbasoen laguna bisitatzen izan ginen joan den eguenean, hilak 7, San Telmon. Halaxe da, bai, Arrikrutzeko haitzuloan berreskuratutako lehoiaren eskeletoa ikustera joan ginen, Iberiar penintsulako osoena.

Aranzadiko arkeologo batek erakusketan gidatzeaz gain, hainbat tailerretan parte hartu genuen: tenpera, buztina, lehoiaren puzlea... PRIMERAN!!! Ah! eta Donostiako Paseo Berriko olatuei begira ere izan ginen.

Azaroaren 26, 27 eta 28an, 5. mailakook Zubillagako suhiltzaileen parkea bisitatu genuen. Egunerokotasunean egiten duten lana eta horretarako erabiltzen duten materiala erakutsi ziguten: kamioiak, mangerak, jantziak... Beraien materialarekin trasteatzen ere utzi ziguten eta oso emozionantea izan zen suhiltzaile sentitzea une batez. Benetan gustuko ekintza izan zen.  Bertan geundela, larrialdi deia jaso zuten. Ziztu bizian dena utzi eta kamioetara abiatzen ikusteko aukera izan genuen. Eskerrik asko! Kontuan izango ditugu zeuek emandako aholkuak.

Azaroaren 15ean 5. mailako ikasleok unibertsoaren gaia lantzen aritu ginela eta, Manu Arregi fisikoaren azalpena jaso genuen gelan. Asko disfrutatu genuen zeruan dauden konstelazioak eta beste hainbat bitxikeria interesgarri ezagutzen. Gainera, bukaean, plazatik kohete bat bota genuen! Hurrengo eguneko ilunabarrean, ikasleak, guraso eta irakasleak Manuren gidaritzapean eta Ilatargi taldeko kideen laguntzaz Torrealden zeru gangaren behaketa egin genuen. Benetan inteesgarria! Mila esker, Manu eta Ilatargi taldea!!!!!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzak bideratuta, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok indarkeria matxistaren aurkako tailer batean parte hartzeko aukera izan genuen. Hiru kide etorri ziren guregana, horien artean Miren Elgarresta sail horretako zuzendaria bera eta, gaiarekiko enpatia eta tratu onak zein garrantzitsuak diren azpimarratzea izan ziren saioko helburu nagusiak. Oso aberasgarria izan zen!

RSS - lh 5.maila 18-19-era harpidetu