xiberoko otarrak

Xiberoko otarrak eskatzeko aukera

Heldu da 2003. urtetik martxan dagoen euskararen aldeko ekimen goxoa gurera. Etxeetan euskararen transmisioak behera egin duen heinean, Xiberuko ikastolak dira gaur egun berau bermatzen duten espazioa. Horregatik, gutxituta dagoen hizkuntzaren alde egiteko aukera paregabea daukagu oraingo honetan, bertako produktuak dastatu, ezagutarazi eta, baita ikastolak lagunduz.

Animatu eta parte hartu Xiberuan euskararen erabilera eta transmisioa bultzatzen! Gozatu eta mintzatu!

Xiberoko otarrak eskatzeko aukera

Beste urte batez hemen ditugu Xiberoko ikastolek eskainitako otarrak. Hauen bitartez, Aloze eta Sohütako ikastolak bizirik mantentzen eta era berean, Xiberoan Euskararen erabilera indartzen lagunduko dugu.

Bi saski mota desberdin eskuratu daitezke: AHÜZKI OTARREA (40€) eta IRATI OTARREA (52€). Eskaerak abenduaren 3a bitartean egin ahal izango dira hurrengo estekan klik eginez edota ikastolara deituz (943 78 12 04).

RSS - xiberoko otarrak-era harpidetu