dbh 4 18-19

DBH 4.mailako ikasleak Ulma Packaging-en

Joan zen azaroaren 28an DBH4ko ikasleok Ulma Packaging lantegia ezagutzeko asmoz bertara hurbildu ginen. Kooperatiben ezaugarri orokorrak, ULMA taldea eta Kooperatiba horri buruzko azalpenak jaso genituen (kooperatiba izaera, langile kopurua, ekoizten dituzten produktuak, bezeroak, filialak eta ordezkaritzak, lanpostuetarako beharrezko ikasketak…). Bestalde, ontziratze makinak ekoizten dituzten bi instalazioak ere ezagutzeko aukera izan genuen.

Galdegazte saioaren prestakizun lanak

Goiena komunikazio taldeko Jokin Bereziartua kazetaria izan da DBH 4. mailakoei telebista eta kazetaritzari buruzko hainbat kontzeptu azaltzeko. Bertan ikasitakoa praktikan jartzeko, talde txiki batek, kazetari lanak egin eta, Galdegazte ekimenean parte hartuko du datozen hilabeteetan. Mila esker Jokin zure azalpenengatik!

RSS - dbh 4 18-19-era harpidetu