lh 4.maila 18-19

4.mailakoak Natur Eskolakoekin

Ekainaren 10 eta 11n Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleok Natur Eskolakoekin izan ginen landaretza gaia lantzen. Landareen bizi zikloa gehiago ezagutu eta gure inguruko zuhaitz mota ezberdinak aztertu eta identifikatu genituen.

Eskerrik asko Aimar, Idoia, Imanol eta Egoitz!

4. mailakoak zaharren egoitzakoekin elkarlanean

Dakizuenez, 4.mailako ikasleok ikasgai bezala dugu ortua, eta astean behin ortura joaten gara landaketak egin, landareetatik haziak atera, ureztatu eta ortua txukun mantentzera. Oraingo honetan baina, Ikastolako ortura joan beharrean San Martin Egoitzako lagunen ortura joan ginen. Bertan, San Martin Egoitzako eta eguneko zentroko lagunak genituen zai eta beraiek landatuta zituzten landareak erakutsi zizkiguten. Gainera, geuk ere lagundu genien beraien balkoiko lora batzuk eta beste landare batzuk (tomate, piper, letxuga...) landatzen. Irrikitan gaude gure ortuan zuen bisita izateko!

4. mailakoak Hondarribian

Maiatzaren amaieran, 4.mailako ikasleak 3 egunetako irteera egin genuen. Hondarribira joan baino lehenago Abaltzisketako Txindokiko Itzala abentura parkean egin genuen geldialdia. Orientazioa eta zuhaitz parkean, zenbat barre eta zein ondo pasatu genuen!

Eguraldia lagun, hurrengo bi egunetan Hondarribi ezagutu, eta hondartzan bainutxo bat hartzeko tartea ere izan genuen. Zein gustura ibili garen!

Amerika eta amerindiarrak

4. mailako ikasleek, Amerika hizpide hartuta, beraien familia tarteko eta bigarren mailako ikasleentzat emanaldi bikainak egin zituzten aurreko astean. Txanelako Amerika eta amerindiarrak proiektuari amaiera emateko, hainbat azalpen, musika eta dantza prestatu dituzte emanaldia gauzatzeko.

Ikusleen txaloek, ikasleen urduritasunak baretu bai, baina ilusioak ere indartu egin zituen. Lan bikaina 4. mailako ikasleena.

Robinson Crusoe

Robinson Crusoe surflari bikaina da eta 3. eta 4. mailako ikasleengana etorri da. Malibuko surf lehiaketa irabazi nahian ibili da Robinson, olatu erraldoi batek uharte bateraino eraman duen arte.

Gu bera laguntzen ibili gara! Uhartean lagun berriak egin ditugu, horien artean langosta eta uharte bertako bizilagunak. Baina, bizilagun hauek gizajaleak dira! Ihes egitea besterik ez zaigu gelditu! Olatu erraldoi bat zetorrela aprobetxatuz Malibuko surf lehiaketara iristea lortu dugu! Ez hori bakarrik... Lehiaketa irabazi dugu!

4. mailako ikasleak Leintz Gatzagan

Debagoiena, eskualdea unitate didaktikoaren harira, aurreko astean, 4.mailako ikasleak Leintz Gatzagara egin genuen irteera. Bertan, Gatzaren Museoa eta Jakion, kontserba naturalak ekoizten dituen enpresa, bisitatu genituen. Oso interesgarria izan zen ikustea mendiko iturburutik gatza ekoizterainoko prozesua nola izaten den.  Bestalde, Jakionen, gure baserrietatik jasotako produktu ezberdinak kontserbatara nola pasatzen diren  ikusi genuen. Oso gustura aritu ginen denok. Eskerrik asko!

RSS - lh 4.maila 18-19-era harpidetu