2. maila

2. mailakoak Natur Eskolan

2.maila

Martxoaren 4 eta 5ean LH2. mailako ikasleok papera birziklatzen ikastera joan ginen Natur Eskolara. Aurretik, guztiok gaur egun erabiltzen dugun materiala nola murriztu, nola berrerabili eta birziklatu ideiaren inguruan hainbat jarduera egin genuen: hondakinak sailkatu, bertako konpostagailua ezagutu, fitxa bat bete, ... Lanari gogor ekin genion. Amaieran, papera birziklatzen aritu ginen. Egun gutxi barru etxeetara eramango dugu lortutakoa. ASKO IKASI GENUEN ETA OSO ONDO PASATU ERE!!

2. mailako ikasleak GOIENAn

goiena

Joan zen egubakoitzean, maiatzak 9, 2. mailakoak GOIENA bisitatzen egon ginen. Bertako langileek atal ezberdinen berri eman ziguten: zer den egunkariaren maketazioa, publizitatea nola bideratzen den, irratiaren kokapena, telebistako platoa erakutsi…Hau aprobetxatuz, platoan bertan elkarrekin atera genuen argazkia.

"Orioko balearena" antzerkia

antzerkia_2maila

Azken egunetan LHko 2. mailako ikasleak buru­belarri aritu gara Orioko balearen antzerkiaren entsaioak egiten. Izendatutako eguna noiz helduko irrikatzen egon ondoren, erabat pozik geratu gara emaitzarekin zein ikusleen jarrerarekin.

"Gertatua jarri det
egiaren alde;
hau horrela ez bada
jendeari galde..
Bihotzez pozturikan
atsegintsu gaude..
Gora oriotarrak
esan belldur gabe.."

 

Txalo zaparrada bat gure artistentzat!!

RSS - 2. maila-era harpidetu