lehen sorospenak

Ikasle eta langileekin burutu ziren saioek izandako oihartzuna medio, gurasoendako ikastaroa antolatu zuen pasa den astean osasun arloan diharduten guraso taldeak. Oraingoan ere zabala izan da ekintzak jaso duen erantzuna.

Ziur gaude oso baliagarri izango zaizuela guztioi beharra izan ez gero, ikasitakoa praktikan jartzeko! Bide batez, hurrengo urtean saio gehiago egitea aurreikusten dira; honen inguruko berri gehiago 2020/2021 ikasturtean edukiko duzue. Milesker parte hartu duzuen guztioi!

Maiatzeko lehenengo bi asteetan ikastolako langile guztiok lehen sorospen eta bihotz biriken suspertze ikastaroa jaso dugu. Ikasturte honetan sortu den "Txantxikuak 2zirik" proiektuaren baitan, Ikastolako osasun taldea arduratu da ikastaro hauek emateaz. Osasun munduan lanean diharduten guraso boluntario hauei esker, ikastolako langileok larrialdi batean aurrean nola jokatu eta, egunerokotasunean, haur eta gazteen artean sor daiteezkeen osasun egoerei aurre nola egin behar diegun ikasi dugu.

Gogoratuko duzuen bezala, orain dela aste batzuk, Lehen Hezkuntzako 3. mailan hasi eta Batxilergorainoko ikasleekin, lehen sorospenen inguruan egindako ikastaroen berri eman genizuen albiste buletinaren bitartez. Ikastaro hauek ikastolako guraso talde batek eta gorputz heziketako irakasleen arteko elkarlanean bideratuak izan dira.

RSS - lehen sorospenak-era harpidetu