eskolaz kanpokoak 2019

Candem Town jaia

Pasa den maiatzaren 25ean Camden Town dantza akademiako ikasturte bukaerako jaialdia ospatu zen Bergaran. Gure ikasleak ere bertan egon ziren urte guztiko lanaren fruitua erakusten. Bi taldetan banatuta, dantza ederrak eskaini zituzten.

Jaialdia bera ere oso polita izan zen eta adin desberdineko dantzariek estilo askotariko dantza zoragarriaK eskaini zituzten: hiri dantzak, areto dantzak, balleta, manbo,  txa-txa-txa, dantza garaikidea... Ikusleek arratsalde hunkigarria pasatzeko aukera izan zuten.

RSS - eskolaz kanpokoak 2019-era harpidetu