batxi 2 19-20

Batxilergoko 2.mailako ikasleak antzerkian

Urtarrilaren 2an Batxilergoko 2. mailako ikasleak Lengua Castellana y Literatura ikasgai barruan landu dugun La casa de Bernarda Alba obraren antzezlana ikustera joan ginen, Bilboko Campos Eliseos antzokira bi irakaslerekin batera. Lorcaren betiko xarmaz gozatzeaz gain, asko ikasi genuen irakasle zein ikasleok. 

Batxilergo 2.mailako ikasleen irteerak

Azaroaren 21ean, Batxilergo 2.mailako Administrazioa, Psikologia eta Teknologiako ikasleok gure gaiekin lotutako irteera bana egin genuen.
Donostian Administraziokoak, Justizia Jauregiko epaiketa bat ikusten egon ginen eta Andres Perea abokatu donostiarraren laguntzari esker, Justizia Jauregiko epaile batekin zuzen zuzenean epaiketa baten prozeduraren inguruko azalpenak jasotzeko aukera izan genuen.
Psikologiakoak ere Donostian izan ginen, bertako BCBL zentroan gure garunaren funtzionamendua nola aztertzen den ikusten.

Antsietateari aurre egiteko saioak

Batxilergoko 2. mailako ikasleok, Bidane Barrutia Txantxiku Ikastolako psikologoarekin, azterketen aurrean izan dezakegun antsietatea kontrolatzeko gomendioak eta estrategiak ikasi eta landu ditugu.  

Eskerrik asko Bidane!

Psikologiako ikasleak Bidane Barrutiarekin

Batxilergo 2. mailako ikasleok, Txantxiku Ikastolako psikologoa den Bidane Barrutiaren bisita izan genuen.

Benetan gustura aritu ginen solasean eta eskerrak eman nahi dizkiogu denon partez eskainitako denboragatik. Eskerrik asko Bidane!

RSS - batxi 2 19-20-era harpidetu