kantu tailerra

Kantu Tailerrekoak "Arratoiak" Musikalean

arratoiakKantuTailerra

Pasa den larunbatean, apirilaren 9an, Kantu Tailerreko artista gazteek Kantua Kalean ekimenean parte hartu zuten. Oraingoan "Arratoiak" izeneko ikuskizunean parte hartu zuten eta guztiak arratoiz mozorroturik Hamelingo txirulariaren doinuen atzetik ibili ziren egun guztian zehar: goizean, kalejira koloretsuan ibili ziren herriko kaleetan zehar eta arratsaldean, frontoian egindako emanaldian. Datorren ostiralean, apirilak 22an izango dugu, ikastolaren jaialdiko emanaldian artista txiki hauen ahotsak entzuteko aukera berriz ere.

Kantu Tailerra XXVIII. Abesbatzen Topaketara

kantuTailerra

Datorren otsailaren 27an ospatuko da Arizmendi Ikastolak antolatutako XXVIII. Abesbatzen Topaketa. Hauetan, Arizmenditik etorritako adin desberdinetako abesbatzez gain, inguruko herrietakoek ere parte hartzen dute. Txantxiku ikastolako kantu tailerra bidelagun izan du Arizmendi ikastolak 28 urte hauetan,  izan ere, edizio ia gehienetan hartu baitu parte. Aurten ere, han izango gara Josu Zubiaren zuzendaritzapean. Hitzordua otsailaren 27an da, 17:00etan, Arrasateko Amaia Udal Antzokian.

 

Eskolarteko Abesbatzen Topaketa

kantuTailerra

Datorren apirilaren 18an Arizmendi ikastolak urtero antolatzen duen Eskolarteko Abesbatzen Topaketa egingo da Arrasaten. Aurtengoa XXVII aldia izango da eta, urtero bezala, Txantxiku ikastolako abesbatza bertan izango da Josu Zubiaren gidaritzapean. Ekitaldi honetarako aukeratutako gaia ROCK & ROLLa EUSKARAZ da eta gure ikasleek "Trabakantuak" eta "Amets bat" kantuak eskainiko dituzte.

Kantu Tailerreko ikasleak Gabonetako Kontzertuan

gabonetakoKontzertua

Josu Zubiaren esanetara lanean diharduten Txantxiku ikastolako ikasleek abenduaren 14an Oñatiko Parrokian izan zen Gabonetako kontzertuan parte hartu zuten. Horixe izan da ikasle horiek ikasturte honetan izan duten lehen emanaldia. Bikain aritu ziren!!

"Ikastetxeak kantari" egitasmoak martxan darrai

kantu_tailerra

Txantxiku ikastolako kantu tailerreko haurrek Gabonetako kontzertuan parte hartu bazuten ere, bihar, arratsaldeko 19:00etan, IKASTETXEAK KANTARI egitasmoan parte hartzen ari diren herriko beste ikastetxeetako abesbatzekin batera 2013/2014 ikasturteko lehen emanaldia eskainiko dute.

Kantu taillerreko kideek, Josu Zubiaren zuzendaritzapean, honako abesti hauek interpretatuko dituzte, besteak beste:

RSS - kantu tailerra-era harpidetu