lh 1.maila 19-20

Pake Leku eta Lagun Leku taldekoei esker, gure aitona-amonen gazte garaiko hainbat jolas ezagutzeko eta ikasteko aukera izan dugu eta, jasotako transmisiori esker,  XX. mendeko jolas bilduma xume bat osatzeko. Gurekin izandako eskuzabaltasuna eskertzeko, elkarrekin beste saio bat antolatu dugu, baina oraingo honetan jolasteaz gain, gaztaina jana eta erromeria izan ditugu. Arratsalde bikaina pasatu dugu elkarrekin.

Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak plazako pilotalekura joan ginenean, aitona-amonak, beraien gaztetxo garaiko jolasetan zebiltzan. Hura ezustekoa! Eurengana hurbildu eta jolasen arauak erakutsi zizkiguten.

Jolas batzuek izen bitxiak zituzten: txirikiletan, sakaponetan, aruan, zankarranketan,… Zein abilak ziren jolasetan! Mila esker Pake Leku eta Lagun Lekuko lagunei gure gonbidapena onartzeagatik eta euren garaiko jolasak erakusteagatik!

RSS - lh 1.maila 19-20-era harpidetu