elkartasuna

Sahararako Eskola Material Bilketa

materialBilketa16

Sahararako eskola materialaren bilketa kanpaina amaitu ondoren, esan behar dugu oso pozik gaudela bildutakoarekin. Horregatik, eskerrak ematen dizkizuegu parte hartu duzuen denoi. SAHARAko umeek asko eskertuko dute zuen laguntza, eta asko ikasiko eta disfrutatuko dutela ziur gaude. MILA MILA ESKER!!!

Sahara eta Nepal Lagunduz

nepalLagunduz

Aurten ere Txantxiku Ikastolaren Eguneko ospakizunen artean Bidezko Merkataritza denda jarriko dugu apirilaren 22an eta 23an Txantxiku Ikastolako aretoan. Bertan salduko diren produktuak garapen bidean dauden herrialdeetako komunitateek egindakoak dira eta bitartekaririk gabe erosi ahal izango ditugu. Lan hau egiteagatik jasotako dirua SAHARAra bidaliko da. Ziur gaude bertara gerturatuko zaretela.

Sahararako Eskola Material Bilketa

eskolaMateriala

Datorren astean, apirilaren 18tik 22ra Munduko Hezkuntzaren Astea ospatuko da. Hori dela eta Txantxiku Ikastolan Saharako haurrentzat eskola materialaren bilketa egingo da. Ikasleek beraien geletara ekar dezaketen materiala honako hau da: margoak, arkatzak, boligrafoak, koadernoak... ALDEZ AURRETIK MILA ESKER ZUEN PARTAIDETZAGATIK!!

Elkartasun Ekintza

elkartasunEkintza

Lerro hauen bidez ELKARTASUN EKINTZAK taldeak eskerrak eman nahi dizkie Mozanbike-Gaza kanpainaren alde, era batera edo bestera, parte hartu duten guztiei, bereziki LH 6. eta DBH 3. mailako ikasleei boletoak saltzen egin duten lanagatik. 

Ikastolaren asteko ostiralean egindako zozketan zenbaki saritua 0886 izan zen, dagoeneko agertu da sariduna: Lino Urzelai, hain zuzen ere. ZORIONAK berari eta ESKERRIK ASKO guztiei parte hartze solidarioagatik.

Gipuzkoako Elikagaien Bankua

Aurreko ikasturtean egin genuen bezala, aurten ere Gipuzkoako Elikagai Bankuak elikagaiak biltzeko gunea jarriko du azaroaren 28 eta 29an Oñatiko Eroski supermerkatuan. Kanpainan parte hartzeko langile boluntarioak behar ditugu eta txandak 2 orduko iraupena izango du. Egun horietan gunean egoteko prest legokeen edonorentzat ateak zabalik ditugu eta zuen parte hartzea ere eskertuko genuke. Parte hartzeko, eman izen a Txantxiku Ikastolako idazkaritzan azaroaren 26a baino lehen.

Haitiko haurrekin elkartasuna

Mari Carmen Markuleta Haitin garatzen ari den proiektuaren alde 1.500€ lortu ditugu

Dakizuenez, TXANTXIKU IKASTOLAREN EGUNAren jiran elkartasun ekintza pare bat antolatu dira. Batetik, tablet baten zozketa egin da, eta bestetik, bidezko merkataritza denda ireki da.

Ikastolaren Egunaren atarian elkartasun ekintzak antolatu ditugu

elkartasuna

Urteroko moduan aurten ere zozketa baten bidez elkartasun ekimen bat lagunduko dugu. Aurtengoan, gaixotasun larri zein kronikodun haur haitiarrei laguntzeko Dominikar Errepublikako Pedernalesen Mª Carmen Markuletak aurrera daraman proiektuari bultzadatxo bat emango diogu. 

RSS - elkartasuna-era harpidetu