Zatoz Txantxiku Ikastola gertutik ezagutzera!

matrikulazioa 2019

BILERA INFORMATIBOA. Urtarrilak 22, 18:00etan.

  • Gaia: Txantxiku Ikastola, zer garen eta zer eskaintzen dugun.
  • Lekua: Haur Hezkuntzako 5 urteko eremuan (Santa Ana eraikineko lehenengo solairuan - sarrera San Juan kaletik).
  • Oharra: Bilerak irauten duen bitartean, 0-8 urte arteko haurrentzat zaintza zerbitzua eskainiko da.

ATE IREKIAK. Urtarrilak 25, 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Ikastola gertutik ezagutzeko aukera izango da, bisita gidatuak eta elkarrizketa pertsonalak egiteko aukera izango da. Bisita gidatua Konfiantzaren Pedagogia martxan dagoen eremuetan zehar burutuko da.

Elkarrizketa pertsonalak egiteko aukera egongo da. Familia bakoitzaren egarriak, nahiak eta zalantzak ezberdinak direlako, behar dituzuen azalpenak emango dizkizuegu bakarkako elkarrizketetan, zuek hala izan nahi ezkero.

Haurrentzako ekintza bereziak. Txikiei zuzendutako ekintzak izango dira ikastolan. Aurpegia margotzeko aukera izango dute eta globoflexia tailerrean parte hartzeko aukera egongo da.

Bisita gidatuetara eta bilera informatibora etortzeko aukerarik izan ezean edo, hauetan egon arren, zalantzak geratu bazaizkizue berriro ere elkarrizketa pertsonala eskatzeko aukera egongo da. Eider Aberasturi (Haur Hezkuntzako koordinatzailea) edo Irune Zumaldek (Haur Hezkuntzako 0-3 urteko arduraduna) behar dituzuen azalpenak emango dizkizue.

Hitzordua eskatzeko diured@txantxikuikastola.eus helbide elektronikora idatzi edo 943-781204 telefono zenbakira deitu (Edurnegatik galdetu).