BERDINEN ARTEKO GATAZKAK gaiaren gaineko tailerra

Maiatzaren 22an eta 29an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Txantxiku ikastolan lanean diharduen Izar Mendiak BERDINEN ARTEKO GATAZKAK izenburua daraman formazio­-tailerra emango du gure ikastolan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleen gurasoei zuzendutako saio horietan, besteak beste, berdinen arteko gatazkak ematen direnean, gurasook, seme-­alabak gidatzeko, balia ditzakegun estrategiez hitz egingo da. Tailer horiek ahalik eta praktikoenak izan daitezen ahaleginduko gara, eta, horretarako, ikasleen artean ematen diren egoera "errealen" gainean lan egingo da.

Gaiak duen garrantzia kontuan izanik, gurasook parte har dezazuen animatu nahi zaituztegu. 

Azpimarratu nahi dugu tailerrean parte hartu nahi duzuenok izena eman behar duzuela aurrez, eta horretarako telefonoz (943 78 12 04) edota e-posta bidez  (txantxiku@ikastola.net) horren berri eman behar diguzuela.

Etiketak: