tailerra

Gurasoentzako saioa: "Dolu egoeretan nola jokatu seme-alabekin?"

bilera

Herriko ikastetxeok eta horien Guraso Elkarteek  Oñatiko  Udalaren laguntzaz gurasoen formaziorako honako hitzaldia antolatu dugu:

Gaia:  Dolu egoeretan nola jokatu gure seme-alabarekin?

BERDINEN ARTEKO GATAZKAK gaiaren gaineko tailerra

gatazkakTailerra

Maiatzaren 22an eta 29an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Txantxiku ikastolan lanean diharduen Izar Mendiak BERDINEN ARTEKO GATAZKAK izenburua daraman formazio­-tailerra emango du gure ikastolan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1., 2. eta 3.

Aurpegiak margotzeko tailer arrakastatsua

aurpegiak

Elkarbizitza taldeko kideek antolatutako ekimenak arrakasta handia izan zuen.

Txantxiku ikastolako Elkarbizitza Taldeko kideok antolatutako ikastarotxoak oso harrera ona izan zuen gurasoen artean. Izan ere, 25 lagunetik gora hurbildu zen ikastolako aretora euren semealabekin, eta Mirari Sagarzazuk eta Itziar Aperribaik emandako aginduak jarraituz, lan bikainak egin zituzten etxekoon aurpegietan. Aurrerantzean ere, era honetan ekimenak antolatuko dira.

Aurpegiak margotzeko tailerra

aurpegiak

Elkarbizitza Behatokiko gurasoek antolatuta, datorren eguaztenean, hilak 26, arratsaldeko 18:00etan, Txantxiku ikastolan, NOLA MARGOTU AURPEGIA INAUTERIETAN tailerra emango da. Egun horretan gurasoak seme­-alabekin etortzea komeni da, ikasitako hori praktikan jarri ahal izateko. Ikastaro hori Mirari Sagarzazuk eta Itziar Aperribaik emango dute.

RSS - tailerra-era harpidetu