Ikastolako ikasleak Bergaran dantzan

Aurten ere Candem Town Dance Academy eskolak dantza ikastaroak eskaini ditu ikastolako eskolaz kanpoko jardueren baitan. Astero-astero biltzen dira gure ikasleak aretoan bere saioak egiteko eta pasa den apirilaren 15ean ikasitako guztia erakusteko aukera izan zuten Bergaran ospatutako jaialdian. Bertan, Bergara, Elgeta, Soraluze, Antzuola, Eibar, Arrasate, Aretxabaleta eta Elgoibarko dantzariekin elkartu ziren eta emanaldi ederra eskaini zuten. Gure ikasleek dantza garaikideko pieza bat eta “Street dance” estiloko bigarrena eskaini zuten eta emaitza bikaina izan zen! Zorionak guztioi!