Ekonomiako ikasleak udaleko zerbitzuak ezagutzen

Joan zen martxoaren 12an Batxilergoko 1. mailako Ekonomia arloko ikasleak, Bidebarrietan kokatuta dauden Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan egon ginen. Bertan, Itxaro Leibar eta Ainhoa Moiua tenikariek eskaintzen dituzten zerbitzuen berri eman ziguten. Bisita oso interesgarria izan zen. Mila esker, Itxaro eta Ainhoa, eskaini zeniguten harreragatik eta eman zenizkiguten azalpenengatik!