Ikastolak mendebete

Aurreko larunbatean, irailaren 27an izan zen Ikastolen 2014-15 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia. Gure Ikastolako ordezkariak ere Andoaingo Bastero Kultur Gunean egin zen ekitaldian izan ziren. 

Aurten, ehun urte bete dira lehenbiziko ikastola sortu zela, Miguel Muñoak Donostian 1914an irekitako Euskal Ikastetxea izan baitzen, gaur egun ikastolatzat har genezakeen aurrenekoa. 

Guzti hau jasotzen duen “ikastolak” dokumentala aurkeztu zen bertan eta ikusgai duzue hemen

Mendeurrenari loturik, jakizue ETB1en larunbat iluntzean eskaini zela saio berezia, Kike Amonarrizek aurkeztuta. Ikusteko aukerarik izan ez bazenuten, jakin ikusgai dagoela ekitaldi hau ere hemen.