ikastolak

Gipuzkoako Ikastolen Lurralde Batzarra Oñatin

Pasa den azaroaren 22an, Oñati eta Txantxiku Ikastola Gipuzkoako Ikastolen bilgune bihurtu zen beste behin. Oraingo honetan Gipuzkoako ikastoletako ordezkariak elkartu ziren eta datozen hilabeteetako erronka eta helburuez jardun zuten bilera emankor batean.

Ikastolak mendebete

ikastolen_ekitaldia

Aurreko larunbatean, irailaren 27an izan zen Ikastolen 2014-15 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia. Gure Ikastolako ordezkariak ere Andoaingo Bastero Kultur Gunean egin zen ekitaldian izan ziren. 

Euskal Herriko Ikastolen ekitaldia bihar!

Euskal Herriko Ikastolak

Bihar larunbata, irailaren 27a, goizeko 11etan Ikastolen Ikasturte Hasierako Ekitaldia ospatuko da Andoaingo Bastero Kultur Gunean. Ekitaldi hau irekia da eta Ikastolekin lotura duen edonor -bai guraso, zein langile- bertaratu daiteke.

Aurten Ehun urte bete dira Euskal Herriko lehenbiziko ikastola sortu zela. Miguel Muñoak (Donostia, 1868–Donibane Lohizune, 1953) ireki zuen, Donostian, 1914an. Aitzindari izateaz gainera, Euskal Ikastetxea mugarri izan zen euskarazko irakaskuntzan. Mendeurrenaren ospakizuna izango da, beraz, aurtengo Ikasturte Hasierako Ekitaldia.

RSS - ikastolak-era harpidetu