Nafarroa Oinez Zangozan

Urriaren 19an Nafarroako Ikastolen jaia ospatuko da Zangozan. Aurten ere, bertan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Egun horretaz gozatzeko bi aukera dituzue. Bata, familian, zein lagunartean, egun paregabea pasatzeko parada ezin hobea. Bestea, bertan boluntario gisa lanean aritzea. Beraz, lanerako gogoz bazabiltza, jakinarazi iezaguzu Txantxiku Ikastolako bulegoan izena emanez.

Informazioa gehiago Nafarroa Oinezeko webgunean aurki dezakezue.

Bide batez, aipatu nahi dizuegu Txantxiku Ikastolak Zangozara joateko autobusa antolatuko duela. Agian, ordutegian aldaketa txiki batzuk egon daitezke. Baina jakinaraziko zaizkizue.

  • Prezioa: 10€ (Ikasleak 8€)
  • Txartelen erosketa: Txantxiku ikastolako idazkaritzan urriaren 13a, ASTELEHENera arte.
  • Irteera: 8:00tan autobus geltokian (Posta bulegoaren aurrealdean).
  • Itzulera: 19:00etan Zangozatik abiatuko da

OHARRA: Adin txikikoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute eta beraiekin arduradun bat joan beharko da.